ESKURA Itzulpen Zerbitzuak S.L. 1985. urtean sortutako itzulpen-bulegoa da, eta orduan bezalaxe gaur ere, gure bezeroei sortzen zaizkien itzulpen-beharrei erantzutea da gure helburu nagusia, horretarako itzultzailerik prestatuenak eta baliabide teknikorik aurreratuenak eskainiz.
Urte hauetan guztietan, jakina, esperientzia luzea geureganatu dugu, eta horri esker, jakintza arlo edo testu mota zehatz batzuetara mugatu gabe, era guztietako itzulpenak landu eta jorratu ditugu, bezeroari ahalik eta erantzunik osoena eta osatuena ematen ahaleginduz, betiere kalitateari merezi duen arreta guztia eskainiz.
Elkarlana
Hala, urte hauetan ikusi ahal izan dugu kalitate hori erdiesteko bermerik onena itzultzaileon arteko elkarlana dela, eta horregatik da elkarlana, hain zuzen ere, gure lanaren oinarria eta gure aktiborik preziatuena, bai itzulpenek batasun bat izan dezaten eta, baita ere, itzultzaileon proposamen eta iradokizunen bitartez gure itzulpenak aberastu daitezen eta desio dugun emaitza lor dezaten.
Baina elkarlan hori gure bezeroengana ere zabaltzen dugu, eta sarritan, geu gara gure zerbitzuak eskatzen dituztenekin harremanetan jarri eta iritzi-truke hori sustatzen eta bultzatzen dugunak, bai baitakigu itzulpenaren kalitatearen mesederako izango dela.