Asteburu honetan kaleak eta plazak piztu egingo dira etengabe mugimenduan dagoen arte garaikidearekin: 20. edizio honetan, Dantza Hirian jaialdiak hiri-esperientzia paregabe batean murgiltzera gonbidatzen zaitu. Irailaren 6tik 21era bitartean, sei udalerri —Biarritz, Errenteria, Irun, Hendaia, Donostia eta Hondarribia— agertoki bihurtuko dira; dantza loratu egingo da, artea antzokietatik aterako da eta publiko guztiarengana hurbilduko da.
Ezagutu bertako, nazioko eta nazioarteko artistek sortutako pieza labur baina indartsuak, jaialdiak kultura-aniztasuna eta sortzeko talentua ospatzen baititu. Dantza gertutik bizitzeko eta hiriko txoko bakoitzean zur eta lur geratzeko aukera paregabea.
Eskura Dantza Hirian programarekin elkarlanean aritu da. Itzulpena egiteaz arduratu gara, esperientzia artistiko hori are eskuragarriagoa eta partekatuagoa izan dadin.
Programa eskuragarri hemen: https://www.dantzahirian.com/festival/

