Hitz bakoitzak du garrantzia. Itzulpena eta interpretazioa, zorroztasunez eta hurbiltasunez

Euskaran eta gaztelanian espezialistak gara, eta hautatutako profesional-sare bat dugu proiektu eleaniztunetarako, zinpeko itzulpenerako eta interpretaziorako.

1985ean sortuaGiza prozesua eta konfidentzialtasuna

Euskara eta gaztelanian espezialistak, eta proiektu eleaniztunetarako sare profesionala

Edukien itzulpenak

Gaitasun eta esperientzia handiko itzultzaileak ditugu.

Zinpeko itzulpena

Administrazioren batean izapideak egin behar badituzu, edo zure agiriak legezko balioa izan behar badu, Kanpo Arazoetako Ministerioak izendatutako gure zinpeko itzultzaileek lagunduko dizute.

Aldibereko interpretazioa

"Kabinako interpretazioa" ere deitzen zaion formula hau zuzeneko interpretazio-teknika bat da. Bertan, hizkuntza batean adierazitakoa beste hizkuntza batean modu eraginkor eta zehatzean emateko gai da profesionala.

Esan osteko interpretazioa

Esan osteko interpretazioan, interpretea hizlariaren ondoan jartzen da, eta esandakoaren edukia jasotzeko notak hartzen ditu. Hizlariak minutu batzuetan hitz egin ondoren, interpreteak mezua beste hizkuntzan ematen du.

Bideokonferentzia bidezko interpretazioa

Bilera birtual bat duzu beste hizkuntza batzuk hitz egiten dituzten pertsonekin? Eskuran, urruneko interpretazio-zerbitzua eskaintzen dizugu, komunikazioa denbora errealean bermatzeko.

AA itzulpenen berrikuspena edo postedizioa

Adimen artifiziala erabili duzu itzulpen bat egiteko eta testua argia eta profesionala dela ziurtatu behar duzu? Edukia berrikusteaz eta zuzentzeaz arduratuko gara, zure publikoa eta helburua kontuan hartuta.

Testuen zuzenketa

Zure tesiak, webguneak edo artikuluak akatsik ez duela ziurtatu nahi duzu? Gure hizkuntzalari profesionalek akatsik gabeko testu bikain bat lortzen lagunduko dizute.

Beste itzulpen pertsonalizaturen bat behar duzu?

Galde iezaguzu inolako konpromisorik gabe. Lehenbailehen erantzungo dizugu.

Itzulpena, interpretazioa eta berrikuspena, arduradun argi batekin, kontrol profesionalarekin eta erabateko konfidentzialtasunarekin.

01.

Itzultzaile natiboak

Gure itzulpen guztiak itzultzaile natiboek egiten dituzte.

04.

Entrega-epeak

Bezeroak eskatutako entrega-epeetara egokitzen gara.

02.

Kalitatea

Itzulpen-zerbitzu orokorra eta guztiz profesionala bermatzen dugu, itzulpenaren arloa dena dela.

05.

Esperientzia eta konfiantza

Urte asko daramatzagu konfiantzazko kolaboratzaileekin lan egiten.

03.

Hizkuntzak

Gure inguruko hizkuntza guztietara egiten ditugu itzulpenak, baita ohikoak ez direnetara ere.

06.

Egokitzeko gaitasuna

Enpresa handiekin eta txikiekin lan egiten dugu, tokikoekin eta nazioartekoekin, eta beti hurbileko tratua izaten saiatzen gara.

40 urtetik gora zorroztasunez, hurbiltasunez eta arduraz itzultzen

Eskura 1985ean sortu zen, enpresen, administrazioen eta profesionalen itzulpen-beharrei zehaztasunez eta hurbiltasunez erantzuteko.

Gaur egun, giza prozesu konfidentzial eta berrikusia eskaintzen dugu, euskara-gaztelania espezializazioarekin eta zinpeko itzulpenerako, interpretaziorako eta proiektu eleaniztunetarako hautatutako sare batekin.

Gurekin lan egiten duten bezero batzuk:

WhatsApp
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.