Webguneak eta merkataritza elektronikoa
Enpresa-orriak, produktu-fitxak, erosketa-prozesuak, aplikazioak eta SEO edukiak.
Edukien itzulpen profesionala
Enpresa-, web-, teknika- eta erakunde-edukiak itzuli eta egokitzen ditugu, terminologia koherentearekin, berrikuspen profesionalarekin eta zure erakundearen ahotsari eutsiz.
Itzulpen eraginkor batek jatorrizkoaren esanahia, tonua eta asmoa gorde behar ditu, eta, aldi berean, naturala izan behar du irakurlearentzat. Hasi aurretik, publikoa, kanala, terminologia eta helburua zehazten ditugu, testuak testuinguru berrian funtziona dezan.
Enpresa-orriak, produktu-fitxak, erosketa-prozesuak, aplikazioak eta SEO edukiak.
Aurkezpenak, memoriak, txostenak, prentsa-oharrak, buletinak eta barne-dokumentazioa.
Eskuliburuak, jarraibideak, prozedurak, zehaztapenak eta dokumentazio espezializatua.
Kanpainak, inprimakiak, informazio-materialak, planak eta argitalpen publikoak.
Katalogoak, kanpainak, salmenta-argumentuak, liburuxkak eta publikoari egokitutako materialak.
Ikastaroak, gidak, artikuluak, material didaktikoak eta argitalpen-edukiak.
Fitxategiak, hizkuntzak, publikoa, kanala, bolumena eta entrega-data berrikusten ditugu.
Tonua, terminologia, erreferentziak eta formatua adosten ditugu, eta estilo-gida txertatzen dugu, halakorik badago.
Edukirako profesional egokiak esleitzen ditugu, eta berrikuspen linguistikoa eta funtzionala egiten dugu.
Fitxategiak adostutako formatuan itzultzen ditugu, eta irizpideak gordetzen ditugu etorkizuneko proiektuetarako.
Ofimatika, web, diseinu eta azpitituluetako ohiko formatuekin lan egiten dugu. Fitxategiak aztertzean, formatua mantendu dezakegun edo esportazio jakin bat behar dugun baieztatuko dugu.
Euskararekin eta gaztelaniarekin lan egiten dugu bereziki, eta ingeles, frantses eta beste hizkuntza-konbinazio batzuetarako sare profesionala koordinatzen dugu.
Bai. Enkargu guztiek profesional baten esku-hartzea dute. Laguntza-tresnak eta itzulpen-memoriak erabil ditzakegu, baina hizkuntza-erantzukizuna eta berrikuspena pertsonenak dira.
Bolumena, hizkuntza-konbinazioa, espezialitatea, formatua, errepikatutako edukiak eta epea aztertzen ditugu proposamena bidali aurretik.
Fitxategiak aztertu, eta edukiari egokitutako prozesua, epea eta aurrekontua proposatuko dizkizugu.
Eskatu itzulpen-aurrekontua