Irailaren 30ean Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatu zen, itzultzaileon lan balioezina aintzatesteko eguna.
Itzulpena ez da hitzak hizkuntza batetik bestera bihurtzea bakarrik; kulturen arteko komunikazioa, ezagutza eta elkar ulertzea ahalbidetzen dituen zubia da. Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, itzultzaileak funtsezkoak dira ideiak trukatzeko eta merkatu eta aukera berriak irekitzeko.
Hemendik, itzultzaile guztiak zoriondu nahi ditugu beren dedikazio, zehaztasun eta konpromisoagatik.
Itzulpengintzaren Nazioarteko Egun zoriontsua, elkar hobeto ulertzea ahalbidetzen duten profesional guztiei!

Korrika: pausoz pauso, euskara bidean
Bi urtez behin, Korrikak berriro ere kaleak hartzen ditu, ilusioz, indarrez eta konpromisoz beteta. Egun eta gau etenik gabe, lekukoa
