Itzulpen automatikoa abiadura bizian doa, baina hausnarketa egitera gonbidatzen gaituzten adibideak uzten dizkigu… Hona hemen adibide adierazgarri bat:
Gaztelaniaz: «El finde comienza hoy»
Euskarazko itzulpen automatikoa: «Amaiera gaur hasiko da»
Gaztelaniaz, esaldiak atsedena iragartzen du pozarren. Euskaraz, berriz, amaiera ia apokaliptikoa: ez da asteburua hasten, amaiera baizik.
Anekdota bera alde batera utzita, adibide honek argi eta garbi erakusten digu itzulpena ez dela hitz-truke huts bat. Testuinguruak, erregistroek eta ñabardura kulturalek erabat alda dezakete emaitza; hemen duzue mezu egoki baten eta sekulako gaizki-ulertu baten arteko aldea.
Horregatik, adimen artifiziala (AA) oso tresna lagungarria izan badaiteke ere, itzulpenak —egiazkoak— gizakiaren sentsibilitatea behar duela uste dugu Eskuran. Horrela bakarrik ziurtatuko dugu asteburua ospakizun bat dela, eta ez tragedia bat.

