Urtero, irailaren 30ean, munduak Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du🎊. Gaur San Jeronimo eguna da, itzultzaileon patroia, Bibliaren latinezko lehen bertsio ofiziala eman zuen zaindaria. Horregatik, aukera ezin hobea iruditzen zaigu zuei gogorarazteko, itzulpengintzari esker, liburuek bidaiatu egiten dutela, ezagutza partekatu egiten dela eta kulturak elkartu egiten direla. 🌍✨
Eskuran ondo baino hobeto dakigu: itzultzea ez da soilik hitzak hizkuntza batetik bestera pasatzea, zubiak eraikitzea, aukera berriak irekitzea eta testuei beste hizkuntza batzuetan bizia ematea.
Gaur itzulpengintzak duen magiaren alde topa egingo dugu, itzulpengintza posible egiten duzuon guztiongatik. Zorionak!

