1945eko azaroaren 20an, Nurenbergeko (Alemania) epaiketetan aldibereko interpretazioa jaio zen. Ingelesez, frantsesez, errusieraz eta alemanez elkar ulertzeko erronkaren aurrean, interprete talde batek denbora errealean itzuli zituen epaiketetako adierazpenak. Interpreteen lanak, sekulako presiopean, justizia azkarra eta zehatza ahalbidetu zuen, aliatuen eta akusatuen arteko gaizki-ulertuak saihestuz.
Aldibereko interpretazioa komunikazioaren nazioarteko zutabe bihurtu zen. Horregatik, azaroaren 20an, une erabakigarrietan kulturak eta hizkuntzak lotzen dituzten interpreteen eguna ospatzen dugu.
Zorionak interprete guztioi!

Korrika: pausoz pauso, euskara bidean
Bi urtez behin, Korrikak berriro ere kaleak hartzen ditu, ilusioz, indarrez eta konpromisoz beteta. Egun eta gau etenik gabe, lekukoa
