Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna da, Eskuran esanahi berezia duen eguna. Guretzat euskara ez da hizkuntza bat bakarrik; gure nortasunaren giltzarria da, egiten dugunari zentzua ematen dion altxorra. Eskuran oso harro gaude, euskara gure espezialitatea delako eta altxor hori gero eta pertsona eta testuinguru gehiagotara iristeko gogor lan egiten dugulako.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen mezua euskaraz ematen saiatzen zareten guztioi, gugan konfiantza duzuen guztioi. Zuen babesak, gure lana bultzatzeaz gain, gure hizkuntza indartzen duelako.
Horregatik guztiagatik, gure nortasunaren sinboloetako bat den hizkuntza honetaz gozatzera animatzen zaituztegu! Elkarrekin betiko iraunaraziko dugulako.
Eskerrik asko!

