Elgoibarrek Zurrunbiloa proiektuarekin jarraitzen du, Elgoibarko Udalak Elhuyar Fundazioarekin batera martxan jarri duen ekimena, udalerriko nerabeen ongizate emozionala jorratzeko helburuarekin.
Eskura ere bere aletxoa jartzen ari da, eta aldibereko interpretazio-zerbitzua eskaintzen ari da antolatu diren saioetan.
Orain arte bi topaketa hauetan parte hartu dugu:
-
Nerabeen ongizate emozionalaren egoeraren diagnostikoa.
-
Zergatik handitzen ari da psikofarmakoen erabilera nerabeen artean?
Azaroaren 19an, asteazkenean, egingo da hurrengo saioa: Presio estetikoak eta maskulinitate ereduek nerabeengan duten inpaktua.
Eta zikloak saio hauekin jarraituko du hurrengo asteetan:
- Jokaera suizidak eta autolesioak – Azaroak 26
- Nerabe kirolarien osasun mentala: lehiakortasuna eta presioa – Zehazteko
Atsegin handiz jarraituko dugu gure aletxoa jartzen, oso gogoko baitugu hausnarketa, ongizatea eta herritarren parte-hartzea sustatzen duten proiektuetan lan egitea.

