Beldurra ematen duten itzulpenak

Gaur Gau Beltza ospatuko dugu, urteko gaurik beldurgarriena, eta ez dira sorginak eta izpirituak bakarrik agertuko.
Itzultzaileei loa kentzen diguten beste izaki horiek ere aterako dira hilobietatik: itzulpen beldurgarriak.
Eta kaparik eta letaginik ez badute ere, dardarka utz ditzakete hitzak ondo zaintzen ez dituzten negozioak.


Itzulpen automatikoak, lagungarriak baino, beldurgarriak direnean

Itzulpen automatikoko tresnak erabilgarriak dira… buruarekin erabiltzen baditugu (eta berrikusi egiten baditugu).
Izan ere, itsu-itsuan fidatzen bagara, emaitzak beldurrezko pelikula baten itxura izan dezake.

Hona hemen gure eskuetatik igaro diren benetako adibide batzuk:

  • 🥭 Propiedades del mango → Kirtenaren propietateak
    (Bai, itzultzaile neuronalak mangoa zartaginaren heldulekua zela ulertu zuen, ez fruta tropikala).

  • 🌳 Sr. Cerezo → Gereziondo jauna
    Formala, zuzena… baina euskal elezahar bateko pertsonaia dirudi, eta ez benetako abizen bat.

  • 🤠 Tejas y cigarrillos → Texas eta zigarroak → Texas and cigarettes
    Emaitzak country banda baten izena dirudi, ez postre bat.

  • 🍽️ Carta (jatetxekoa) → Gutuna
    Primeran… zerbitzariari gutun bat idatzi nahi bazenion.

Akats horietako bakoitzak bere xarma du, bai, baina testuingurua ezinbestekoa dela ere gogorarazten digu.
Eta itzultzea ez da hitzak ordezkatzea: zentzua transmititzea baizik.

Eskuran, xehetasun guztiak zaintzen ditugu, zure testuek esan nahi duzuna transmiti dezaten, izurik eta gaizki-ulerturik gabe. Itzulpen ona hitzak baino gehiago delako: konfiantza da.

Partekatu:

Artikulu gehiago

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.