Urriaren 5ean, igandean, Elgoibar jai-giroan murgilduko da Kilometroak ikastolen festa handiarekin. Euskara elkarrekin ospatzeko jardunaldia, kulturaz, musikaz eta alaitasunez inguratuta.
Gure aldetik, Eskuran guztiz bat gatoz ekimenaren oinarriekin: euskara toki guztietan egotea, eta ez eskolan bakarrik, kalean ere bai, eta erakundeetan, hedabideetan, karteletan, etab. Guk euskaratik eta euskarara itzultzen dugu (beste hizkuntza batzuen artean), eta gure eskuetatik pasatzen den testu bakoitza zaintzen dugu, modu natural, zuzen eta bizian uler dadin.
Eta asko pozten gara aurten Kilometroak Elgoibarren ospatzeaz. Izan ere, badakigu komunikatzeko orduan euskararen aldeko apustu irmoa egiten duen udalerria dela.
Kilometroak euskararen ospakizuna da. Eta guk, egunero, euskaraz lan egiten dugu.

