Nola hitz egin heriotzaz haur eta nerabeekin

Heriotza bizitzaren parte da, baina askotan zaila egiten zaigu heriotzari buruz aritzeko hitz egokiak aurkitzea, batez ere gure seme-alabekin hitz egin behar dugunean. Zer esan? Nola lagundu tristura horretan? Nola erantzun galderei, lur jota geratu gabe?

Treba Gurasoak programako hitzaldi honetan, Miren Ros adituak horretan lagunduko digu: nola jorratu heriotza naturaltasunez, enpatiaz eta maitasunez? Galeran ere hezi nahi duten gurasoentzat eta zaintzaileentzat pentsatutako topaketa da, maitasuna eta konfiantza oinarritzat hartuta. 💛

Hernaniko Udalak antolatutako saioa da, eta gure aldibereko interpretazio-zerbitzua izango du, nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten. Han izango gara!

Partekatu:

Artikulu gehiago

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.